lunes, 9 de junio de 2014

PAPIROFLEXIA


Kurtso hasierako lan bat zen, baina arazo batzuk zirela medio ezin izan nuen proiektu hau gauzatu. Beraz, klaseak amaitu bezain laister egin dut.

Tolesduren bitartez zurruntasuna eman diot paperari, eta ondoren, nahi izan dudan forma eman diot, egitura erresistente bat sortuz.







viernes, 28 de febrero de 2014

5. PROIEKTUA: ETXOLA PASIEGOA


IKERKETA:

Proiektuarekin hasi aurretik, etxola pasiegoaren antzeko estruktura batzuk nola zeuden eraikita ikustea interesgarria iruditu zitzaidan, eta beraz, nire baserriko elementu batzuri argazkiak atera nizkien.






Ondoren inguruan dagoen baserri batera joan nintzen, eta bertan, aspaldiko egitura bat ikusteko aukera izan nuen, etxola pasiegoak eraikitzen zituzten teknika berdintsua erabiliz. Azpiko partea ukuilutzat erabiltzen zen emen ere, eta goiko aldean egoten zen artzaia.

















AMAIERAKO EMAITZA:
                   
                     Tximinia, eskailera eta komuna erdiko nukleotzat erabiliz, sukaldea eta egongela banatu ditut. Eta sarreran, beheko pisuak altuera txikia duenez, altura bikoitz bat jarri diot.

                     Kanpoaldean, mendiaren malda aprobetxatuz, kanpokaldetik goiko pisura sartzeko aukera ematen du, eta fatxada barnerantz sartuaz kanpo-eremu estali bat lortu dut. Kanpoko eskaileren bitartez goiko eta beheko solairuak konektatu ditut, kanpotik ere gora igotzeko aukera emanez.










miércoles, 12 de febrero de 2014

4. PROIEKTUA: IZOZKITEGIA


LAN PROZESUA:


Lehenengo paperarekin hasi nintzen lanean, aldaketak egiteko oso erreza da eta. Hasieratik nuen garbi desnibelaren arazoa konpontzeko altuera ezberdineko bi plataforma erabiliko nituela, eta ondoren, paperaren bidez ideia garatzen hasi nintzen.







       











Behin ideia pixaka bat garatu ondoren, kartoiarekin hasi nintzen lanean, bolumenak ateratzeko material hobea da eta. Modulazio baten bitartez bi plataformen neurriak atera eta kokatu nituen.